XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oztopoak jartzen zitzaizkion alde guztietatik.

Kofesore arekin ezin iñondik ere.

Beste batekin asi bearko, ia samurrago egiten zitzaion....

Munduko txorakerietatik irtetzen lagundu zion emakume ura, orain erdi aserre zebillen berakin, kofesorea zala ta etzala.

Bere ustez, Plorentxiri kasu geiago egiten zion, berari baiño.

Oa berakin, eta ni beste batekin asiko naun, erantzun zion Plorentxik.

Baiña ez lengoari eta ez oraingo berriari etzion bere barnea azaldu.

Nai izanda ere, etzuan artarako biotzik izan.

Kukildu eta atzeratu egiten zan beti ere.

Beste aldetik, tentazio gogor bat gertatu zitzaion garai artan: Jainkoaren bidea utzi eta munduko txorakerietara biurtzeko tentazioa.

Tentazioaren imurtxia somatzea gauza bat da, noski, eta tentazioak adierazten duena ontzat ematea beste bat; baiña Plorentxik etzekian ori bereizten.

Esker beltzezko pekatu ikaragarri batean eroria zala iruditu zitzaion.

Mundua mundu danezkerotik sekula gertatu eztan bezelako pekatu larria.

Beraz, naspillik bildurgarrienean sartu zuan bere burua.

Bere ustez, etzegoan ezer egiterik, pekatu arentzat ezpaitzan parkaziorik.

Salbazioko bidetik beti-betiko aldendua ikusten zuan bere burua.

Nork esan zenbat kezka eta biotzeko samin irentsi bear izan zituan?

Artu zuan berriz ere lengo Arimako Aita, igazko ura.

Alperrik, ez bati ta ez besteari ezin bere barnea zabaldu.

Isiltasun ta itxitasun onetatik zetorkion bere kalte guztia.